2025/02/05 18:00

Hitzaldia

Hitzaldia: 'Inertziak, moda antzuak eta politika eraldatzaileak'

Hitzaldia: 'Inertziak, moda antzuak eta politika eraldatzaileak'
Elkarguneko Oteiza aretoa, Azkoitia

Iosu Ramirez garraio eta hiri mugikortasunaren plangintzan adituak emango du hitzaldia. Saioa gazteleraz eskainiko du Ramirezek. Mugikortasun jasangarrirantz jauzia egiteko argudio nagusiak azalduko ditu, baita Europako herrietako eta hirietako mugikortasun eredu erreferenteak ere. Azkoitiko testuinguruaz eta eskumenez nahiz ardurez ere arituko da hura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide