GPSaren, orientazioaren eta komunikazioen inguruko ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak

Andoni Elduaien 2025ko urt. 22a, 11:23

Gurutze Gorriko boluntarioak lanean. (Azkoitiko Gurutze Gorria)

Datozen bi zapatuetan eskainiko dute ikastaroa Gurutze Gorriaren egoitzan. Izena emateko Gurutze Gorriarekin jarri beharko da harremanetan lehenbailehen.

Azkoitiko Gurutze Gorriak GPSarekin eta orientazioan zein komunikazioan trebatzeko ikastaroa antolatu. Bi eguneko ikastaroa eskainiko dute Azkoitiko Gurutze Gorriaren Altzibarko egoitzan: aurrenekoa, datorren zapatuan izango da, eta bigarrena, otsailaren 1ean. Bi saioak 09:00etatik 13:00etara bitartekoak izango dira.

Ikastaroan izena emateko asmoa dutenek edota formakuntza saioari buruzko informazio gehiago nahi dutenek, 670 41 42 87 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo bestela, azkoitia.heziketza@cruzroja.es helbidre elektronikora idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide