Adimen artifizialari buruzko tailerra antolatu dute haurrentzat hilaren 15erako

Andoni Elduaien 2024ko abe. 3a, 15:25

Adimen artifizialean trebatzen ikasiko dute haurrek.

Hilaren 15ean, igandez, egingo dute adimen artifizialari buruzko tailerra Elkargunean. Gazteria sailak igandera arteko epea eman du izena emateko.

Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak antolatuta, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako adimen artifizialari buruzko tailerra eskainiko du Kimikarinek abenduaren 15ean, igandez, Elkarguneko Intsausti aretoan. Ikastaroa 11:00etatik 13:00etara egingo dute egun horretan.

Dagoeneko zabalik da tailerrean parte hartu ahal izateko izen-emate epea; hilaren 8a baino lehen egin beharko da inskripzioa, aurrez sei euro ordainduta. Honako lotura honetan klik eginda agertzen den formularioa bete beharko dute interesa dutenek, eta bertan erantsi beharko dute ordainketa gauzatu osteko agiria.

Antolatzaileek nabarmendu dute adimen artifiziala "modu desberdinean" erabiltzen ikasiko dutela parte hartzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide