Azkoitia BHIko ikasle talde batek Arnasetik lehiaketa irabazi du

Ane Olaizola 2024ko aza. 29a, 10:10

Arnasetik bideo lehiaketa irabazi duten Azkoitia BHIko ikasle batzuk (Arnasa Gara).

DBH 1-2 kategorian nagusitu dira Araitz Borda, Arette Hernandez, Aiuri Ezkerra, Aiora Larrañaga, Irati Garmendia, Garazi Sudupe eta Intza Arregi Azkoitia BHIko ikasleak, Gabon Maiteak izeneko lanagatik.

Arnasa Gararen Arnasetik bideo-sormen lehiaketaren sari banaketa egin zuten atzo, osteguna, Bergaran (Gipuzkoa), eta Azkoitiko BHIko ikasle talde batzuek jaso zuten sarietako bat. Hain zuzen, DBH 1-2 kategorian nagusitu dira Araitz Borda, Arette Hernandez, Aiuri Ezkerra, Aiora Larrañaga, Irati Garmendia, Garazi Sudupe eta Intza Arregi Azkoitia BHIko ikasleak, Gabon Maiteak izeneko lanagatik —esteka honetan ikus daiteke bideoa—.

Udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta pizteko zein euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk sustatutako proiektua da Arnasa Gara, eta hirugarrenez prestatu dute lehiaketa. 10 eta 16 urte arteko sortzaileek hartu ahal izango dute parte, eta hamar izan dira hiru kategoriatan banatuta zeuden finalistak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide