10:00etan egingo dute bihar danborradako entsegua

Andoni Elduaien 2024ko aza. 15a, 08:13

Danborradako parte hartzaileak, aurtengo lehen entsegua egiten. (Urtzi Oteiza)

Igandean Gurean jokatuko duten Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finalaren prestaketak direla eta, ordubetez aurreratuko dute aste honetako azken entsegua.

Bihar, zapatua, egingo dute helduen danborradako bigarren entsegu asteko azken saioa. Larunbatetan 11:00etan ari dira entseguak egiten, baina Tata danborrada elkarteak jakinarazi du biharko entsegua ordubete aurreratuko dutela, eta beraz, 10:00etan izango dela. Hain justu, biharko hitzordua irekia izango da danborradako parte hartzaileentzat; edozein taldetako ordezkariek izango dute entseatzeko aukera.

Igandean Gurea pilotalekuan jokatuko dute Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala, eta hitzordu horretarako prestaketak tarteko aurreratu dute ordubetez aste honetako azken entsegua. Igandeko finalean, besteak beste, Julen Alberdi Txikia IV.ak parte hartuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide