Hasi dira helduen danborradako entseguak Gurean

Ane Olaizola 2024ko aza. 5a, 10:17

Napoleon taldeak, Ixkitturrik, Xabier Munibe Ikastolak, Txintxarrik, Zalduntxoek, Belañok eta talde mistoak parte hartu zuten atzo egin zuten lehen entseguan. Aurten, Azpiazuren San Martin martxa gehitu dute errepertoriora.

Datorren azaroaren 23an izango den helduen danborrada prestatzen hasi ziren atzo, astelehena, antolatzaileak zein parte hartzaileak. Ohi bezala, Gurea pilotalekuan elkartu ziren dozenaka danbor eta barrika jole, eta gogoz entseatu zituzten danborradan eskainiko dituzten piezak. Aurten, gainera, abesti berri bat txertatu dute errepertorioan: Miguel Mari Azpiazu musikari azkoitiarrak konposatutako San Martin martxa, hain zuzen ere.

Danborrada egunera arte, astean hirutan egingo dituzte entseguak Gurean: astelehenetan eta asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara. Gainera, joan zen urtean bezala, aurten ere taldeka banatuta egingo dituzte asteguneko entsegu saioak: hau da, astelehenetan taldeen erdiek egingo dute entsegua, eta asteazkenetan, beste erdiek. Dena den, bi entsegu egun horietarako talde misto bat ere osatuko dute, taldeei izendatutako egunean entsegua egiteko aukerarik ez duten parte hartzaileentzat. Larunbatetan, berriz, nahi duten guztiek izango dute entseatzeko aukera. Atzo, Napoleon taldea, Ixkitturri, Xabier Munibe Ikastola, Txintxarri, Zalduntxoak, Belaño eta talde mistoa izan zen entseguan.

  • Azaroak 6, asteazkena (20:00-21:00):
    • Pilotarien taldea, Euskal presoen eskubideen alde taldea, Floreaga Ikastetxea, Aldapa, Belaño eta talde mistoa.
  • Azaroak 9, larunbata (11:00-12:00):
    • Edozein taldeko kideentzako entsegua.
  • Azaroak 11, astelehena (20:00-21:00):
    • Napoleon taldea, Ixkitturri, Xabier Munibe Ikastola, Txintxarri, Zalduntxoak, Belaño eta talde mistoa.
  • Azaroak 13, asteazkena (20:00-21:00):
    • Pilotarien taldea, Euskal presoen eskubideen alde taldea, Floreaga Ikastetxea, Aldapa, Belaño eta talde mistoa.
  • Azaroak 16, larunbata (11:00-12:00): 
    • Edozein taldeko kideentzako entsegua.
  • Azaroak 17, astelehena (20:00-21:00):
    • Napoleon taldea, Ixkitturri, Xabier Munibe Ikastola, Txintxarri, Zalduntxoak, Belaño eta talde mistoa.
  • Azaroak 19, asteazkena (20:00-21:00):
    • Pilotarien taldea, Euskal presoen eskubideen alde taldea, Floreaga Ikastetxea, Aldapa, Belaño eta talde mistoa.
  • Azaroak 23, larunbata (11:00-12:00): 
    • Edozein taldeko kideentzako entsegua.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide