Eneko Garate ikerketarako lehiaketa bateko finalista da

Nerea Uranga 2024ko urr. 29a, 13:07

Eneko Garate ikerlaria.

Gaur egun minbiziaren aurkako immunoterapia arloko doktoretza tesia egiten ari da azkoitiar ikertzailea. Promega enpresaren lehiaketa irabaziz gero, enpresa horren egoitzara joateko eta han bere tesi proiektua aurkezteko aukera izango luke. Ikasle eta ikertzaileek lehiaketako finalisten aldeko botoa emateko aukera dute.

Eneko Garatek (Azkoitia, 1998) Biokimika eta Biologia Molekularra gradua ikasi zuen Katalunian, eta segidan Ikerkuntza Biomedikoko masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitatean. Duela hiru urte, Cima ikerkuntza zentroan minbiziaren aurkako immunoterapiako arloan doktoretza hasi zuen eta bukatzear da. Horrez gain, Promega enpresak antolatutako nazioarteko ikertzaileentzako lehiaketa batean Espainiako Estatuko bost finalistetako bat da azkoitiarra.

Garaterentzako garrantzitsua da lehiaketa hori irabazi ahal izatea, horrek aukera emango liokeelako Promega enpresaren Wisconsineko (Ameriketako Estatu Batuak) egoitzara joan eta han bere tesi proiektua aurkezteko, ikerketa eta garapen departamentua ezagutzeko eta lantaldean aritzeko. Garateren hautagaitzaren aldeko botoa honako helbidean emateko aukera dago. Botoa emateko garaian kontuan zer hartu behar den azaldu du Garatek: "Botoa ematerakoan garrantzitsua da helbide elektroniko akademikoa idaztea; hau da unibertsitateko helbide elektronikoa edota ikerkuntza zentro batekoa. Dena den, berdin du helbide elektronikoa jada ez bada erabiltzen, aipatzearekin nahikoa baita".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide