Bigarrenez EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde izateko hautagai da Tapia

Ane Olaizola 2024ko urr. 28a, 15:51

Fernando Tapia, artxiboko irudi batean.

Eva Ferreira egungo erretoreak aurkeztu duen hautagaitza taldean da Tapia. 2021az geroztik, Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordea da azkoitiarra.

Datorren azaroaren 26an izango dira Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateko hauteskundeak, eta Eva Ferreira egungo erretoreak aurkeztu duen hautagaitza taldean da Fernando Tapia (Azkoitia, 1969). 2021az geroztik, Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordea da Tapia, eta beste lau urtez kargu bera beteko hautagai aurkeztu da. Beraz, Ferreira berriz erretore izendatuz gero, haren taldekide azkoitiarra ere bigarrenez izango litzateke EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordea.

Zuzenbidean lizentziatua, Zuzenbidearen Soziologian Nazioarteko Masterra eta Zuzenbidean doktorea da Tapia. 1997az geroztik, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea da EHUn. Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordeko kide ere bada gaur egun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide