Euskadiko Hike & Fly Txapelketa irabazi du Enaitz Eizagirre parapentelariak

Ane Olaizola 2024ko ira. 29a, 17:06

Enaitz Eizagirre, atzo, Orozkoko proban. (Utzitakoa)

Orozkon jokatu zuten atzo Euskadiko txapelketa, Open Orozko probarekin batera, eta azken horretan bigarren sailkatu zen azkoitiarra.  

Iparair parapente taldearen eskutik, Euskadiko Hike & Fly Txapelketa jokatu zuten atzo Orozkon (Bizkaia), eta oinez eta airez dagokion modalitatean Enaitz Eizagirre parapentelaria nagusitu zen. Euskadiko txapelketarekin batera jokatu zen Open Orozko proba, eta han bigarren sailkatu zen azkoitiarra, Asier Izkoren atzetik. 

Eguraldiak askorik laguntzen ez zuela eta, proba ertaina egitea proposatu zuten antolatzaileek, eta Orozkoko plazan hasita, sei baliza jarri zituzten, proba atzera plazan amaitzeko. Sei balizetatik lau ziren puntuagarriak, helmugaz gain: B1 Oderiaga, B2 Itxina, B3 Arraba, B4 Urigoiti iparraldea, Arrolako despegea eta lurreraketa landa ofiziala. Parte hartzaileek 11:20etik 19:30era izan zuten proba gauzatzeko tartea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide