Irekita dago Elkarguneko kirol jardueretan eta ikastaroetan izena emateko epea

Iraia Oteiza 2024ko ira. 2a, 14:45

Irailaren 8ra bitartean eman ahal izango da izena Elkargunean bertan edo bere webgunean. Irailaren 23tik abenduaren 21era arte eskainiko dituzte lehen hiruhilekoko jarduera eta ikastaro guztiak.

Elkargunean haurrentzako zein helduentzako ordainpeko kirol jarduerak eta ikastaroak prestatu dituzte ikasturteko lehen hiruhilekoan gauzatzeko, eta izen-emate epea zabalik dago jada. Haurtxoen, haurren zein helduen igeriketa, aquagym, haurren zein helduen zumba, yoga, hipopresiboak, eskalada, pilates, cycling, tonifikazioa, aerobik, total trainning eta hirugarren adinekoentzako kirol jarduerak egingo dituzte aurten, multikirol eta kirol egokituko jarduerekin batera. Kirolaz gain, ordea, marrazketa, sukaldaritza eta argazkilaritza ikastaroak ere eskainiko dituzte.

Irailaren 23tik abenduaren 21era bitartean eskainiko dituzte jarduera eta ikastaro horiek guztiak. Elkarguneak jakinarazi du hilaren 8ra, igandea, bitartean egongo dela jarduera horietan guztietan izena emateko aukera. Horretarako, Elkargunearen webgunean jarriko duten formularioa bete beharko da edota Elkarguneko harreran izena eman.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide