Aritz Aranbarri Eibarren arituko da datozen hiru denboraldietan

Andoni Elduaien 2024ko abu. 30a, 08:34

Aritz Aranbarri, Eibarren elastikoa soinean duela. (SD Eibar)

Madrilgo Leganes futbol taldean jokatu du azken denboraldia Aranbarrik, eta Espainiako Lehen Mailara igotzea lortu du. Dena den, Leganesek eta Eibarrek fitxaketa gauzatzeko akordioa egin berri dute, eta armaginekin jokatuko azkoitiarrak 2027. urtera arte.

Aritz Aranbarri futbol jokalari azkoitiarrak Eibarren jokatuko du datozen hiru denboraldietan. Madrilgo Leganes taldean aritu da erdiko atzelaria azken denboraldian, Espainiako Lehen Mailara igoz. Dena den, Eibarren eskaintza onartu berri du Aranbarrik, eta orain, etxetik kilometro eskasera jokatuko du datozen hiru sasoietan, 2027. denboraldira arte.

Aurreko sasoian 25 partida jokatu zituen Leganesekin Espainiako Bigarren Mailan, eta Madrilgo taldearekin Espainiako futbolaren goi mailara igotzea lortu zuen. Abiatu berri den liga txapelketan, gainera, hasierako hamaikakoan zelairatuta aritu da Aranbarri Osasunaren eta Las Palmasen aurka. Madrilera jauzia eman aurretik, ordea, Realaren maila guztietan jokatu zuen Aranbarrik, baita lehen taldearekin ere. Hain justu, txuri-urdinekin Lehen Mailako partida batean parte hartu zuen futbolari azkoitiarrak, baita Europa League txapelketako hiru neurketetan ere.

Aranbarrik aurreneko hitzak Eibarren sare sozialetan esan ditu, eta "oso pozik" agertu da Eibarrekin fitxatzeagatik. "Ea denboraldi eder bat egiten dugun guztion artean. Laster ikusiko gara Ipuruan. Aupa Eibar!", esan zuen azkoitiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide