Atzo arratsaldean Dantzari Bikote Helduen Txapelketak hartu zuen Balda plaza, eta dozena izan ziren arratsalde-pasa bertaratu ziren herritarrak. Zazpi bikote aritu ziren lehian, eta epaimahaiak ebatzi zuen Maren Galvez lezotarrak (Gipuzkoa) eta Gorka Granado sopelarrak (Bizkaia) osatutako bikotea izan zela onena. Bigarren saria Katerin Artola oiartzuarrarentzat (Gipuzkoa) eta Iker Belintxon lezotarrarentzat izan zen, eta hirugarrena, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrentzat.
Oholtza gainean izan ziren, halaber, beste hiru bikote azpeitiar: Jone Arriaran eta German Aranburu, Elaia Elorza eta June Elorza, eta Jare Labaka eta June Izagirre. Zestoako Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla bikoteak osatu zuten parte hartzaileen zerrenda.