Mekoleta eta Altzibar arteko errepidea asfaltatuko dute datorren astean

Ane Olaizola 2024ko uzt. 26a, 10:22

Altzibarko biribilgunea. (Azkoitiko Udala)

Gipuzkoako Foru Aldundiak lau egunetan egingo ditu asfaltatze lanak Altzibarko eta Mekoletako biribilguneak lotzen dituen GI-2634 errepide zatian, eta ondorioz, errei bakarra izango da zabalik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak asfaltatze lanak egingo ditu Altzibarko biribilgunearen eta Mekoletako biribilgunearen arteko GI-2634 errepide zatian datorren astean: uztailaren 29an eta 30ean, eta abuztuaren 1ean eta 2an egingo dituzte lanak, eta eragina izango du zirkulazioan; izan ere, errei bakarra izango da zabalik, eta txandakako pasoa izango dutelako ibilgailuek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide