Plazako baldosen junturak berritzen ari da udala

Ane Olaizola

Plazako lanak. (Azkoitiko Udala)

Gaur eta bihar egingo dituzte lanak, eta eragina izango dute aparkalekuetan. Lurrak berdinduko dute, erorikoak saihesteko.

Herriko plazako baldosen junturak konpontzeko lanak hasi ditu gaur goizean udalak, eta egoera txarrean dauden junturak betetzen eta berritzen arituko da bihar bitartean. Horrenbestez, lanek eragina izango dute plazako aparkalekuetan, horiek irauten duten bitartean.

Erakundeak azaldu duenez, lurra berdintzearen helburuak dira erorikoak saihestea eta irisgarritasuna hobetzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide