Sakaturen saioan jendetza bildu da Beltzen III. Egunean

Nerea Uranga

III. Beltzen Eguna ospatu dute gaur Azkoitian, Tta-kun areto dutbol taldeak antolatuta. Ekitaldiz betetako ospakizuna Sakatu elektrotxarangaren saioarekin bukatu dute.

Kirola eta festa uztartuz ospatu dute III. Beltzen Eguna Azkoitian, Tta-kun areto futbol taldeak antolatuta. Futbitoko txapelketarekin hasi dute festa eguna goizean, eta txapelketaren ostean, trikipoteoa, bazkaria, Kanpax DJa eta Sakatu elektrotxaranga izan dituzte. Sakaturi segika dantzan jende asko ibili da kalerik kale.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide