San Fermin Txikik zuri-gorriz jantzi ditu Azkoitiko kaleak

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 5a, 13:27

Udalekuetako haurrak sanferminetan murgildu dira eguerdian. Beren pregoia irakurri dute aurrena, eta behin txupinazoa botata, entzierroa egin dute plazatik Oteiza frontoietaraino.

San Fermin Txiki ospatu dute gaur Azkoitiko udaleku irekietan dabiltzan umeek, eta zuri-gorriz jantzi dituzte eguerdian herriko kaleak.

Udaletxeko balkoian pregoia irakurri dute aurrena, eta plazan elkartuta zeuden haurrek zein begiraleek entzierro aurretik kantatu ohi den abestia kantatu dute ondoren, eskuetan zituzten egunkariak astinduz. Jarraian, konfeti txupinazoarekin batera korrika abiatu dira Kale Nagusian gora, eta Oteiza pilotalekuetaraino joan dira, udalekuetako umeek beraiek egindako zezenengandik ihesi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide