Idiakez Ederra eraikineko garabia kendu dute

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 4a, 15:53

2009tik aldamioz inguraturik egon da eraikina, eta ekainean kendu zituzten. Gaur goizean, berriz, garabia kendu dute, eta datozen egunotan inguruan dagoen hesia kenduko dutela aurreikusten da.

Hamabost urteren ondoren, Idiakez Ederra eraikinaren fatxada nagusia berezko itxura hartzen hasi da, herritarren begi bistara behintzat. Azken hilabeteotan kendu dituzte parrokiaren eta eraikinaren arteko babes egituraik zein aldamioak eta gaur goizean kendu dute garabia.

Datozen egunotan eraikina inguratzen duen hesia kenduko dute, Idiakez Ederra eraikinaren itxura eraberritua agerian utziz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide