Juan Jose Larrañaga margolari zenaren erakusketa zabalduko dute Portaleburun

Iraia Oteiza 2024ko eka. 11a, 13:15

Juan Jose Larrañagaren lanetako bat.

Larrañaga jaio zela 100 urte beteko dira hil honetan, eta urteurrenaren harira, margolariaren omenezko erakusketa zabalduko dute Portaleburun. Larrañagaren 32 lan ikusteko aukera izango da bertan, ostegunean hasi eta ekainaren 23ra bitartean.

Juan Jose Larrañaga margolari azkoitiarra jaio zela 100 urte beteko dira hil honetan. Urteurrenaren harira, margolari zenaren omenezko erakusketa zabalduko dute Portaleburu erakusketa aretoan. Larrañagaren 32 lan jarriko dituzte ikusgai han: euskal paisaien hamaika margolan, Errioxako eta Gaztelako paisaien inguruko beste zortzi obra, itsas paisaiei lotutako sei lan eta zazpi natura hil.

Ostegunean hasi eta ekainaren 23ra bitartean egongo da Larrañagaren lanak ikusteko aukera Portaleburun, honako ordutegi honetan: astegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara zein 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide