189 lagunek parte hartu zuten Zazpi Kurutze mendi martxan

Iraia Oteiza 2024ko eka. 11a, 10:15

Izena eman zutenak baino parte hartzaile gutxiago hurbildu ziren igande goizaldean plazara. Izena emandako 231 lagunetatik 189k parte hartu zuten martxan, eta horietatik 184k amaitu zuten ibilbidea.

Joan zen igandean XXV. Zazpi Kurutze mendi martxa egin zuten, Azkoitiko zein inguruko mendietako zazpi gurutze lotuz. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, goizeko 04:00etan abiatu ziren parte hartzaileak herriko plazatik, eta 54 kilometroko ibilbidea osatu zuten horiek. Erlo, Aittola, Zargoate, Hirukurutzeta, Irimo, Izazpi eta Oleta zapaldu zituzten, ibilbidea atzera plazan amaituz.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 231 lagunek eman zuten mendi martxan parte hartzeko izena, baina azkenean, 189 atera ziren. Horietatik 184k amaitu zuten ibilbidea.

(Argazkiak: Zazpi Kurutzeren antolatzaileak eta Ibon Errazu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide