Idiakez Ederra eraikinari estalkia kentzen hasi dira

Ane Olaizola 2024ko eka. 10a, 14:15

Idiakez Ederra eraikina, estalkia kenduta, gaur. (Ane Olaizola)

Gaur goizean ekin diote Idiakez Ederra estalgabetzeari, eraikinaren egitura kentzen hastearekin batera. Aldamioek egonkortzen zuten 1619ko eraikina 2009. urtetik, eta azken urteetan, estalita ere egon da. Ondare historikoa izanagatik, herritarrek aspaldi edo inoiz ikusi gabeko irudia izango dute laster eliz atarian. 

Hamabost urteren ondoren, Idiakez Ederra eraikinaren fatxada nagusia berezko itxura hartzen hasi da, herritarren begi bistara behintzat. Izan ere, gaur goizean ekin diote hura estalgabetzeari, eraikinaren egitura kentzen hastearekin batera. Aldamioek egonkortzen zuten 1619ko eraikina 2009. urtetik, eta azken urteetan, estalita ere egon da, 2022an etxebizitzak egiteko eraberritze lanak hasi zituztelako.

Joan den apirilean, gainera, eraikinaren eta parrokiaren arteko babes egitura kendu zuten. Beraz, herritarrek aspaldi edo inoiz ikusi gabeko irudia izango dute laster eliz atarian, herriko ondare historikoa izanagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide