Haur zein heldu elkartu dituzte Guka herriratzeko ekintzek

Iraia Oteiza - Ane Olaizola 2024ko eka. 8a, 09:03

Urolako Komunikazio Taldeak Guka aurkeztu du Azkoitiko plazan, dozenaka herritarren aurrean. Kontzejupean   egin dugu ekitaldia, eta besteak beste, bertsoak, elkarrizketak, eta jan-edanerako txokoa izan ditu ekitaldiak. Horrela, festa giroan, herritarrengana gerturatu dugu Guka, zuen babesik gabe ezinezkoa litzatekeelako gure proiektuak aurrera jarraitzea.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Guka aurkeztu ostean, orain bazkideen, kolaboratzaileen, herriko eragileen eta herritarren aurrean aurkezteko unea heldu da. Izan ere, marka herrira zabaltzeko asmoz, Gukakide festak antolatu ditu UKTk. Bost herritan prestatu ditugu jardueraz betetako egitarauak: Azpeitian, Azkoitian, Orion, Zarautzen eta Zumaian, hain zuzen ere. Eta atzo egin genuen Gukakide festa Azkoitian.

Pilotari Egunekoekin elkarlanean herriratu zuen UKTk bere marka bateratua. Hasteko, Pilotak aurkitzen umeentzako ginkana egin zuten dozenaka umek Abarketatxo ludotekarekin eta Artxamendi topalekuarekin elkarlanean, eta herriko frontoiak oinarri izanda,  askotariko probak eta jarduerak gainditu behar izan zituzten. Amaitzean, 18:00etan, Gukaren aurkezpen ekitaldia izan zen Kontzejupean, eta dozenaka herritar bildu ziren udaletxe azpiko frontoian. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko Idoia Alberdi lehendakaria eta Leire Lizarralde lehendakari ordea elkarrizketatu zituzten Andoni Elduaien eta Ane Olaizola kazetariek, elkartearen eta 2019. urtearen haren aterpean jardun zuen komunikabidearen bilakaera azal zezaten. Ondoren, Txulue elkarteko Josu Godoy igo zen oholtzara, gaurko Pilotari Egunaren harira. Amaitzeko, jan-edanerako txokoa zen.

Horrela, festa giroan, herritarrengana gerturatu dugu Guka, zuen babesik gabe ezinezkoa litzatekeelako gure proiektuak aurrera jarraitzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide