Beste hamabi kolunbario jarri ditu udalak hilerrian

Ane Olaizola 2024ko eka. 5a, 10:00

Kolunbario berriak hilerrian. (Azkoitiko Udala)

Udalak azaldu duenez, kolunbario berriak beharren arabera egokitzen ditu erakundeak, eta interesa dutenek noiznahi egin dezakete eskaera, udaletxean.

Hilerrian hamabi kolunbario berri prestatu ditu Azkoitiko Udalak. Kolunbario bakoitzak, gehienez, lau errauts-kutxatila gordetzeko ahalmena du. Hezurtegien erabileraren lagapena 75 urterako egiten da eta 650,78 euroko kostua du. Udalak azaldu duenez, kolunbario berriak beharren arabera egokitzen ditu erakundeak, eta interesa dutenek noiznahi egin dezakete eskaera, udaletxean.

Guztira, 184 kolunbario daude gaur-gaurkoz hilerrian. Izan ere, 2019an 40 ipini zituzten, eta aurretik beste 132 zeuden.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide