Lore Jokoen finalak hartuko du Elkargunea ostiralean

Ane Olaizola 2024ko mai. 15a, 16:31

Elkargunea, kanpotik.

17:00etan hasiko da finala, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, eta Armatuk, Bai eta Hirurok taldeak arituko dira nor baino nor. 

Ostiralean amaituko da gazteei zuzendutako Lore Jokoak lehiaketa, orduan jokatuko baitute finala. 17:00etan hasiko da saioa Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, eta honako hiru talde hauek arituko dira nor baino nor: Armatuk, Bai eta Hirurok.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak joan zen hilean abiatu zuen 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa, eta Orbel Jokoen antzerako dinamika izan du jolasak. Antolatzaileen arabera, finaleko saioa "bizia" izango da, eta ohiko moduan, parte hartzaileek hitzekin, doinuekin zein irudiekin jolastuz gainditu beharko dituzte ariketak. 

Finalistek herriko edozein saltokitan gastatzeko bonuak irabaziko dituzte: lehen sailkatuak 180 euroko txartela, bigarren taldeak 120 eurokoa, eta hirugarrenak 90 eurokoa. Gainera, parte hartzen duten talde guztien artean beste 60 euroko bonu bat zozkatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide