Gazako "genozidioa" gelditzea izango da maiatzeko Isilune Zirkuluaren aldarria

Ane Olaizola 2024ko mai. 15a, 09:28

Urtarrilean, herritarrak Palestinako sarraskia salatzeko elkarretaratzean. (Isilune Zirkulua)

Giza eskubideak urratu eta "gizatasuna plazara" ateratzea helburu duen egitasmoak beste elkarretaratze bat egingo du bihar, 20:00etan, plazan. Oraingoan, antolatzaileek Palestinari elkartasuna, genozidioa gelditu! aldarria eramango dute plazara.

Hilero moduan, Isilune Zirkulua egingo dute bihar, osteguna, herriko plazan, eta bigarrenez Palestinako egoera gogoratuko dute 20:00etan bertan elkartzen direnek. Gazan gertatzen ari denaren "larritasuna" ikusirik, antolatzaileek Palestinari elkartasuna, genozidioa gelditu! aldarria eramango dute plazara.

Isilune Zirkuluaren helburua da mundu mailako "giza eskubide urraketak" salatzea eta horretarako "gizatasuna plazara" ateratzea. Elkarretaratzeak hileko hirugarren ostegunetan egiten dituzte, hilero salaketa ezberdin bat plazaratuz. Ohiko moduan, plazan elkartzen direnek zirkuluan birak emango dituzte, isilik, eta zirkulu horren erdian gaiari lotutako objektuak jarriko dituzte. Azkenik, mezu bat irakurriko dute, eta herritarrei informazio orriak banatuko dizkiete. Egitasmoko kideek herritar oro animatu dute elkarretaratzean parte hartzera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide