Aizkibel liburutegiak ipuin kontaketa musikatua antolatu du hilaren 24rako

Ane Olaizola 2024ko mai. 14a, 09:00

Mariano Hurtado eta Nerea Ariznabarreta.

Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak eskainiko dute saioa, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Ipuin kontaketa musikatua saioa izango da hurrengo ostiralean, hilaren 24an, Aizkibel liburutegian. Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak eskainiko dute saioa 18:30ean, HH5. eta LH3. maila arteko umeei zuzenduta.

Gaurtik zabalik da ipuin kontaketa musikaturako izen-ematea, eta interesa dutenek liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena, maiatzaren 24ra bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide