2023ko udal eta foru hauteskundeak

Azkoitia "aldaketa baten beharrean" dagoela aldarrikatu dute herriko hainbat kirolarik

Andoni Elduaien 2023ko eka. 12a, 15:23

Azkoitiko udaletxea, plazatik. (Andoni Elduaien)

Guztira, hemezortzi kirolarik egin dute bat, eta aldarrikatu dute herria "aldaketa baten beharrean" dagoela. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako emaitzek adierazten duten "aldaketaren aldeko aldarria" gauzatzea eskatu dute horiek guztiek.

Udal ordezkarien kargu hartze ekitaldirako egunak besterik gelditzen ez direnean, herriko hainbat kirolarik bat egin dute Azkoitia "aldaketa baten beharrean" dagoela aldarrikatzeko. Guztira, arlo desberdinetako hemezortzi kirolarik sinatu dute aldaketa eskatzeko adierazpena.

Kirolari horiek guztien arabera, "agerikoak" dira Azkoitiak "kirolaren inguruko hainbat arlotan dituen gabeziak eta hobetzekoak", eta horregatik herriak "aldaketa behar" duela eskatu dute. "Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Azkoitiko herritarrek argi egin zuten aldaketaren aldeko aldarria", azaldu dute.

Honako hemezortzi kirolari hauek sinatu dute adierazpena:

  • Libe Urzelai futbol jokalaria
  • Imanol Aleson mendi lasterkaria
  • Urtzi Odriozola areto futbol jokalaria
  • Igor Juaristi gomazko palista
  • Xabier Artetxe futbol entrenatzailea
  • Ainhize Azpiazu gimnasta
  • Eneritz Arrieta pilotaria
  • Joseba Diaz korrikalaria
  • Mikel Elorza txirrindularia
  • Jon Unanue Goenatxo III.a harri-jasotzailea
  • Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolaria
  • Iban Larrañaga Larrume erremontista
  • Aitor Beneitez Tertzio triatleta
  • Ariane Aldalur dantzaria
  • Borja Zubizarreta mendi lasterkaria
  • Jon Unanue Dukie arraunlaria
  • Jon Alberdi karateka
  • Mikel Azkoiti futbol jokalaria

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide