2023ko udal eta foru hauteskundeak

Asier Altuna izango da Azkoitiko EH Bilduren alkategaia datozen udal bozetan

Julene Frantzesena 2023ko mar. 7a, 19:31

Asier Altuna Azkoitiko EH Bilduren bilgunean.

Azkoitiarrak azaldu duenez, "handia" bada ere, "ilusioz eta gogoz" helduko dio erronkari. EH Bilduren alkategaiaren arabera, Azkoitiko herri eredua "krisi egoeran" dago, eta "beharrezkotzat" jo du hausnarketa sakona egitea eta herri eredu berri bat lantzea. Azkoitiko Udalean zinegotzi izandakoa da, eta urteetan Sortuko Nazioarteko arduraduna.

Azkoitiko EH Bilduk gaur aurkeztu du datozen udal hauteskundeetarako alkategaia: Asier Altuna izango da koalizioaren zerrendaburua maiatzaren 28ko udal bozetan. Politikagintzan ibilbidea egina da azkoitiarra; izan ere, Batasunako zinegotzia izan zen 1999-2002 agintaldian. Horrez gain, Sortuko Nazioarteko arduraduna izan da hainbat urtez.

Azkoitiarrak azaldu duenez, "handia" bada ere, "ilusioz eta gogoz" helduko dio erronkari. Izan ere, EH Bilduren alkategaiaren arabera, Azkoitiko herri eredua "krisi egoeran" dago. "Beharrezkoa da hausnarketa sakona egitea eta hurrengo hamarkadarako herri eredu berri bat lantzea", azpimarratu du.

EH Bilduren erronka azkoitiarren bizitza errazagoa egingo duten politikak sustatzea eta garatzea dela jakinarazi du, eta zerrendaburuak esan duenez, horretara doaz. "Zuekin guztiokin batera, Azkoitia berri bat landu nahi dugu", zehaztu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide