Inauteriak 2023

Askotariko mozorroak kaleratu dituzte azkoitiarrek

Nerea Uranga

Kuadrillak, familiak, haur eta helduak mozorrotuta atera dira kalera gaur arratsaldean  Azkoitian. Giro bikaina jarri dute.

Kaleak jendez beteta izan dira gaur arratsaldean Azkoitian eta jai giroa izan da nagusi. Herritar asko mozorrotu da gaur Azkoitiko karnabaletan. Adin guztietako herritarrak aritu dira dantzan herriko plazan Joselu Anaiak taldearekin. Plazan bakarrik ez, kaleetan ere giro ederra jarri dute mozorrotuta kaleratu diren familiek eta kuadrillek: Alardea, C Tangana, Azkoitiko erraldoiak, harategia, barrakak, barazki saltzaileak, kotxezaleak... Irudimena nagusi izan da herritarren mozorroetan.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide