Memoria historikoa berreskuratzeko lanketa hasi berri du Azkoitiko Udalak, Aranzadirekin elkarlanean. Herritarrek informazioa emateko, eskatzeko, eta, oro har, harremanetarako hainbat bide jarri ditu erabilgarri Aranzadik. Horietako bat da oroimen bulegoa. Gaur, osteguna, zabaldu ditu ateak lehen aldiz Azoka Plazan dagoen guneak.
Bulegoan, Aranzadiko arduradunak egongo dira herritarrak artatzeko edota elkarrizketak egiteko. Herritarren testigantzak jaso nahi dituzte bulegoan, baina herritarrek 1936 eta 1959 bitartean errepresioa zein giza eskubideen urraketak jasan zituzten senideen edo pertsonen inguruko informazioa ere eskatu ahalko dute. Hein batean, informazioa eta lekukotzak emateko gunea izatea nahi dute oroimenaren bulegoa. Bulegoa ekaineko ostegun guztietan zabalduko dute, 09:00etatik 14:00etara eta
Ikerketan parte hartzeko, Aranzadi zientzia elkartearekin zuzenean harremanetan jar daiteke memoria@aranzadi.eus helbidera idatzita edo 943-46 61 42 telefono zenbakira deituta. Udalak nabarmendu du herritarren partaidetza "ezinbestekoa" dela orain arte egina dagoen lanketa "osatzeko" eta "kontrastatzeko".