Azkoitiko Floreaga ikastetxeko ikasleek udaletxea bisitatu dute

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 26a

Azkoitiko Flooreaga ikastetxeko LHko 3. mailako ikasleak udaletxea bisitatu dute gaur goizean, eta Javier Zubizarreta alkateak eta Marijose Arregi Hezkuntza zinegotziak hango azpiegiturak eta zerbitzuak aurkeztu dizkiete gaztetxoei. Besteak beste, udalaren funtzionamendua eta sail bakoitzaren ardurak zeintzuk diren azaldu dizkeite, eta udalbatza aretoa edota alkatearen bulegoa bisitatu dituzte. "Herri hau denon artean atera behar dugu aurrera. Gu horretarako aukeratu gaituzte baina denok dugu ardura. Azkoitiak 11.636 biztanle ditu. 11.636 piezako puzzlea da. Denok egin beharrekoa egiten badugu puzzle dotorea osatuko dugu eta bestela hutsunea geratuko da", esan di Zubizarretak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide