Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pertsona bakarra aurkeztu da alkategai izateko, eta hari onespena eman dio koalizioaren Hauteskunde Batzordeak. Ostegunean 18:00etan egingo dute alkategaia berresteko batzarra, eta ondoren egingo dute haren aurkezpena.
Azkoitiko EH Bilduk alkategaia aukeratzeko barne prozesua bukatu du, eta datorren ostegunean aurkeztuko du datozen udal hauteskundeetarako alkategaia. Izan ere, koalizioak azaldu duenez, pertsona bakarra aurkeztu da hautagai izateko, eta EH Bilduren Hauteskunde Batzordeak hari onespena eman dio. Hori dela eta, ostegunean 18:00etan Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dute hautagaia berresteko batzarra, eta ondoren egingo dute haren aurkezpena.