Aldez aurreko borondateez eta testamentuaz hitzaldia izango da datorren asteartean

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 5a

Asteartean 18:00etan izango da solasaldia, Elkargunean. Hurkoa fundazioko Andikona Uriarte izango da hizlaria.

Hurkoa fundazioak eta Azkoitiko Udalak, aldez aurreko borondateen eta bizi testamentuaren inguruko solasaldia antolatu dute datorren astearterako. Hitzordua Elkargunean jarri dute, 18:00etan, eta Hurkoa fundazioko Andikona Uriartek eskainiko du solasaldia. Aldez aurreko azken nahiak-bizi testamentua eta autotutela. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea izenburua jarri diote hitzaldiari, eta besteak beste, testamentuaren nondik norakoez ariko dira hizketan, baita pertsona batek bere bizitzako azken fasean izan ditzakeen borondateez ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide