Mendi bideetan elurra auzolanean kentzeko deialdia zabalik da Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 20a

Azkoitiko landa eremuetan eta baserri bideetan elurra auzolanean kentzeko deialdia zabaldu du udalak, eta interesa dutenek izena eman dezakete abenduaren 1era bitartean. Azkoitiko Udalak 2012an arautu zuen baserri bideetan elurra kentzeko auzolan zerbitzua, eta 2013tik aurrera, urtero zabaldu ohi du horretarako deialdi publikoa. Ordenantza horren arabera, izena eman nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dute: besteak beste, traktoreak eduki edo izateko "ahalmena" izan behar dute, eta makinaria horrek udalak utziko dion palarekin bateragarria izan behar du. Horrez gain, udalak indemnizazioen bidez ordainduko diete langileei; lan orduko 50 euro jasoko ditu honek, horretarako, baserritarrak zehaztuko ditu hasiera eta amaiera orduak eta kokapena. Herritarrek udalaren erregistro orokorrean egin ditzakete eskaerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide