Azkoitiko Gabon Parkean begirale izateko lan poltsa zabaldu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 15a

Azkoitiko Udalak, beste urte batez, Gabon Parkea zabalduko du Gabonetako oporraldian, eta han begirale gisa aritzeko lan poltsa zabaldu du Gazteria zerbitzuak. Azkoitiko bizilagunek, euskaraz hitz egiten dakietenek eta 18 urtetik gorakoek parte har dezakete lan poltsan, eta horiek eman dezakete izena dagoeneko. Hilaren 27an itxiko da izen-ematea, eta interesa dutenek Elkargunean dagoen Azkoitiko Gazte Zerbitzura jo dezakete astelehenetik ostiralera bitartean, 16:30etik 20:00etara bitartean. Gabon Parkerako lan poltsarako izena ematerako orduan, CV-a eta errolda agiria zein sexu aurkako delituen ziurtagiria aurkeztuko beharko dituzte. Era berean, honako ziurtagiri eta esperientzia hauek kontuan hartuko dituzte: aisialdi mailako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak (0.5 puntu agiri bakoitzeko); hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin zerikusia dutenak; magisteritza, pedagogia, gizarte hezkuntza, psikologoia, psicopedagogia, haur hezkuntza zikloa... (0.5 puntu agiri bakoitzeko); haurrekin aisialdi proiektuetan eta programetan lan esperientzia izatea (0.1 puntu programako edo hileko); EGA titulua edo baliokidea izatea (0.5 puntu agiriko).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide