Azkoitiko Udalak elkarretaratzea deitu du Memoriaren Egunerako

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 7a

Hilaren 10ean, larunbatean, Memoriaren Eguna izango da, eta Azkoitiko Udalak elkarretaratze isila antolatu du egun horretarako. Elkarretaratzean "biktima guztiak" gogoratuko dituztela adierazi du udalak, eta herritarrak gonbidatu ditu bertan parte hartzera. Intsausti jauregiaren aurreko lorategian dagoen Oroimenean oroitarriaren aurrean elkartuko dira 12:00etan, eta bost minutuko elkarretaratze isila egingo dute. Ondoren, lore eskaintza egingo dute biktimak oroitzeko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide