Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek Gurasko Eskolen edizio berria jarri dute martxan, eta azarorako eta abendurako ikastaro berriak antolatu dituzte. Gurasoak komunikazioak duen garrantziaz jabetu daitezen eta hura hobetzeko tresnak izan ditzaten, sei saio egingo dituzte datozen asteetan, eta herritarrek izena eman dezakete dagoeneko Gizarte Zerbitzuetan.
Azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an eta abenduaren 5ean eta 12an egingo dituzte Guraso Eskolak, eta komunikazio orokorra, gurasoen artekoa zein anai-arrebena, komunikazioa errazteko aholkuak eta familian sortzen diren eztabaidak lantzeko estrategiak jorratuko dituzte saioetan. Elkargunean izango dira eskolak, 15:15etik 16:45era bitartean.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide