Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udalak eta Elkarguneak antolatuta, oinarrizko sukaldaritzari buruzko ikastaroa eskainiko dute urriaren 22tik aurrera, Elkargunean. Guztira, zortzi saio egingo dituzte hango sukaldean, eta herritarrak astelehenetan bilduko dira, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Ikastaroan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute dagoeneko, eta interesa dutenek Elkargunera jo edo hango 943-85 25 44 telefonora deitu dezakete.