2.500 espediente-kutxa gehiago sartzeko lanak egin ditu Azkoitiko Udalak artxibategian

Urola Kostako Hitza 2018ko uzt. 26a, 11:01

Azkoitiko udal artxibategia. (Azkotitiko Udala) Azkoitiko Udalak handitu egin du udaletxeko hirugarren solairuan dagoen artxiboaren edukiera. Izan ere, orain arte 6.700 espediente-kutxa gordetzen ziren udal artxiboan, eta lanak egin ondoren, aurrerantzean 2.500 artxibategi gehiago sartzeko ahalmena izango du. Udal artxiboak zuen espazio faltaren arazoari irtenbidea emateko asmoz egin dituzte lanak, eta, besteak beste, altzariak aldatu dituzte, espazioa optimizatzeko eta aprobetxatzeko asmoz. Hain zuzen ere, oinarri mugikorrak dituzten armairuen gainean jarri dituzte apalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide