Ondasun Higiezinen gaineko zerga kobratuko du ostiralean Azkoitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 4a

Azkoitiko Udalak jakinarazi du hilaren 8an kobratuko diela Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordainagiriak helbideratuak dituzten herritarrei. Helbideratuta ez dauden agiriak postaz bidali ditu udalak, eta, kasu horretan, ekainaren 30ean amaituko da borondatez ordaintzeko epea. Ordainagiriak postaz jaso ez dituztenek udaletxeko harrera bulegoan eska ditzakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide