Harrera beroa egin diete herritarrek Anaitasunako neskei

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 26a

Gogotik ari dira ospatzen Anaitasunako lehen taldeko neskak Emakumezkoen Euskal Ligara igo izana. Eibarri 3-1 irabazi ondoren, herritarrek harrera beroa egin diete jokalariei kalean zehar. Balda Plazatik irten, eta Plaza Berria zeharkatu dute jokalariek Udal Musika Bandaren laguntzarekin eta herritarren txalo artean. Eliza atarian ohiko geldialdia egin ostean, udaletxera joan dira Anaitasunako neskak, eta hango balkoian harrera egin die udalak. Ikusi argazki guztiak, hemen:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide