Merkataritza sustatzeko hitzarmena sinatu dute Azkoitiko Udalak eta Herrixenek

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 25a

Udaleko eta Herrixeneko ordezkariak. (Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, herriko merkataritza sustatzeko. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak, Unai Azpiazu Herrixeneko lehendakariak eta Sara Rodriguez elkarteko teknikaria izan dira akordioa berresteko ekitaldian. Hitzarmena tarteko, Herrixenek 23.000 euroko diru-laguntza jasoko du udalaren eskutik, eta elkarteari gaur egun erabiltzen duen lokala ere utziko dio erakundeak. Hitzarmenaren xedea da "herriko merkataritzaren lehiakortasuna eta eskaintza areagotzea, errentagarria eta kalitatezkoa izan dadin". Horretarako, negozioen kudeaketa eta langileen prestakuntza hobetzeko neurriak hartuko dituzte, eta merkataritza formatu eta gune berriak suspertzea nahi dute, "lehendik daudenak indartuta".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide