Aisialdiko begirale ikastaroa antolatu dute Azkoitiko Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 10a

Azkoitiko Udaleko Gazteria zerbitzuak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du ekainaren 25etik uztailaren 27ra. Kurkudi Aisialdirako Eskolarekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta 150 ordu teoriko eta 160 praktiko izango ditu. Egunean sei orduko saioak izango dira, euskaraz. Ikastaroa 450 euro kostako da, eta azkoitiarrek laguntza ekonomikoa jasoko dute.

Azkoitiko Udaleko Gazteria zerbitzuak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du ekainaren 25etik uztailaren 27ra. Kurkudi Aisialdirako Eskolarekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta 150 ordu teoriko eta 160 praktiko izango ditu. Egunean sei orduko saioak izango dira, euskaraz, eta parte hartzeko bete beharreko baldintza da aurten 18 urte egitea eta praktikak egin aurretik 18 urte izatea. Begirale titulua eskuratu ahal izateko Azkoitian halako egitasmo bat martxan jartzen den lehenbiziko aldia da.

Ikastaroa 450 euro kostako da, eta azkoitiarrek laguntza izango dute. Izan ere, saio guztietara joaten diren azkoitiarrak diruz lagunduko ditu Azkoitiko Udalak. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek hilaren 14tik 23ra eman dezakete izena Elkargunean, Gazteria zerbitzu bulegoan, 17:00etatik 19:30era. Informazio gehiago nahi dutenek Gazteria zerbitzuak Elkargunean duen bulegoan eskuratu dezakete. Lortuko den begirale titulazioa Eusko Jaurlaritzak emandakoa izango da, Kurkudi eskolaren bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide