Antton Oñederra hil da, Azkoitiko Peña Elorza txirrindularitza elkarteko arduraduna

Urola Kostako Hitza

Oñederraren aldeko hileta elizkizuna, bihar, osteguna, izango da Azkoitiko parrokian

Antton Oñederra Azkoitiko Peña Elorza txirrindularitza elkartearen arduraduna hil da. 56 urte zituen. Oñederra urte askoan Azkoitiko haurren txirrindularitza eskolan ibili da, txirrindulari gaztetxoei txirrindularitzaz irakasten eta prestatzen. Gaur egun infantil eta kimuen mailakoekin aritzen zen. Oñederraren aldeko hileta elizkizuna bihar, osteguna, izango da, 19:00etan, Azkoitiko parrokian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide