Eguraldi hotza tarteko, Azkoitiko Udalak biharko prestatu duen Oihan Vegaren emanaldia eta larunbaterako antolatu duen Txantxariak ikuskizuna tokiz aldatuko ditu. Horrenbestez, Oihan Vegaren biharko emanaldia Gurea pilotalekuan izango da 17:00etan hasita, plazan beharrean, "espazio itxietan jendea erosoago eta epelago" egongo delako. Zapatuko Txantxariak taldearen ikuskizuna, aldiz, plazan egin ordez Elkargunean egingo dute. Saio hori ere 17:00etan hasiko da.