Urrategi bidean Lidl supermerkatua eraikitzeko urbanizazio lanak esleitu ditu udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko urt. 7a, 11:12

Zabale baserriaren eta Gurutze Gorriaren artean eraikiko dute supermerkatu berria. (Azkoitiko Udala) Lidl kateak supermerkatu berria egingo du Azkoitiko Zabale baserriaren eta Gurutze Gorriaren artean, eta, horren harira, udalak Urrategi bideko urbanizazio lanak esleitu ditu. Izan ere, udalari dagokio lanak esleitzea, baina horien kostuak Schwarz taldeak – suspermerkatu katearen jabeak– ordainduko ditu. Lanak egiteko zortzi proposamen jaso dituzte, eta kontratazio mahaiak Egurki Esaikuntzak S.L enpresari esleitu dizkio obrak. Egurkik, beraz, zortzi hilabetetan amaitu beharko ditu lanak, eta 1.218.650 euroko aurrekontua izango du. Lidl kateak Intsausti kaleko supermekatua itxi eta berria zabalduko du Urrategi bidean. Schwarz taldeak 2016ko maiatzean erosi zituen bi lursail negozioa lekuz alda zezaten, eta udalak jakinarazi duenez, lursail horietan egitekoak diren lanek "zonaldeko birsorkuntza urbanistikoa" ahalbidetuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide