Nekane Larrañaga, Flora eta Felisa Echave ahizpak eta Javier Zubizarreta, gaur. (Azkoitiko Udala)
Flora eta Felisa Etxabe Egibar ahizpa biki azkoitiarrek 100 urte bete dituzte gaur, eta elkarrekin ospatu dute urtebetetze eguna. Javier Zubizarreta alkateak eta Nekane Larrañaga zinegotziak oroigarri eta lore-sorta bana eman dizkiete bi ahizpei arratsaldean. Era berean, "herri guztiaren izenean" zoriondu ditu udalak.