ARGAZKI BILDUMA: Danbor hotsez egin diote aurre azkoitiarrek euriari

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2017ko aza. 26a, 01:10

Euriari aurre eginez hasi dute danborrada Azkoitian, baina eguraldia ez da aitzakia izan festa giroa oztopatzeko. Talde guztiek gogotik astindu dituzte danborrak, eta jendetza izan da kalean danborrada ikusten. Ohiko ibilbidea egin dute talde guztiek, eta Balda plazan eta Julio Urkijo kalean geldialdiak egin ostean, plazara iritsi dira. Gauerdia baino minutu gutxi batzuk lehenago hasi dira danborrada piezak jotzen, Udal Musika Bandak lagunduta. San Andres jaien atarikoa izan da gaurkoa; izan ere, krosa, musika eta dantza emanaldia eta danborrada izan dira gaur egun osoan zehar Azkoitian. Dena den, festa datorren asteazkenean lehertuko da, eta ostegunean, San Andres egunez, izango da zer ospatu. Hona hemen gaurko danborradak utzi duena irudietan: [flickr_set id="72157690087027945"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide