Herritarren irisgarritasuna hobetzeko hainbat neurri hartu du Azkoitiko Udalak. "Herriko txoko guztiak irisgarri egitea" xede, Kale Nagusiko 41. zenbakiaren aurrean, Dean eta Zakela tabernaren atarian, arrapala jarri du udalak. Lan hori eginda, zailtasun fisikoak dituzten pertsonek ez dute eskailera-maila jaitsi beharrik izango. Bestalde, Aizkibel kalean, Correosen bulegoaren parean, espaloiari labainkor ez jartzeko tratamendua eman diote. Hain zuzen ere, bi aldeetako espaloiei egin diote tratamendua, "erorketak sahiesteko". Lan horiek 5.729 euroko aurrekontua izan dute.