Noelia Noemiren hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 29a

Noelia Noemi sestaotarraren hilketa matxista gaitzetsi dute Azkoitiko Udalak eta Sostenipe talde feministak, eta biktimaren familiari eta gertukoei elkartasuna adierazi die udalak. Era berean, "eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena adierazteko" elkarretaratzea deitu du Sostenipek gaurko. 19:30ean elkartuko dira, plazan. Indarkeria matxista "bere adierazpen forma guztietan" desagertu arte, berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du udalak. Era berean, herritarrak animatu dituzte elkarretaratzeetan parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide