Azkoitia pilotaren sehaska zela esan zioten behinola
Luciano Juaristi Atanillori. Hala esan du gaur pilotari ohiak berak udaletxeko areto nagusia jendez leporaino zela egin dioten omenaldian. Hain zuzen ere, Azkoitiko Udalak Atanillo omendu du gaur, Andramari bezpera, eta pilotari izandakoak bota du festei hasiera eman dien txupinazoa. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak goraipatu egin du pilotariaren ibilbidea, eta oroigarri bat eman dio Atanillori eta lore-sorta bat haren emazteari. Omenduaren senideez eta lagunez gain, pilotaren munduko hainbat lagun bildu da udaletxeko areto nagusian 12:00ak baino minutu batzuk lehenago.
12:00etan puntuan bota dute jaiei hasiera eman dien suziria, eta plazan jendetza zegoen ordurako zain. Txupinazoa botata, buruhandiak, erraldoiak, dultzaineroak, udal musika banda eta abar aritu dira giroa alaitzen. 'Ondo pasau Andramaixek' eta 'Azkoitia' kantak eskaini dituzte bandak, Parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak, eta herritarrek ere kantatu dituzte bi abestiak.
https://www.youtube.com/watch?v=lDKPgPwJ5Vg
https://www.youtube.com/watch?v=POCR1GONL68
Axkottiko Herri Moimentuek "txupinazo alternatiboa" prestatuta zuen ordubete lehenagorako. San Martingo Ardatz elkartetik bota du txupina Jose Ramon Lete
Traki preso ohiak. Ondoren, hamaiketakoa egin dute elkartean, eta trikitilariekin jaitsi dira dozenaka herritar plazara.
https://www.youtube.com/watch?v=K05jTqFPlko
Bestalde, urtero legez, Jokin Ormaetxea jubenil mailako txirrindulari lasterketa egin dute gaur 10:00etan hasita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, probaren VIII. edizioa bertan behera utzi behar izan dute hainbat txirrindulari erori delako. Hala, neutralizatu egin dute lasterketa, eta proba ez da lehiakorra izan.
Festek jarraipena izango dute datozen orduetan eta egunetan, eta izango da zer egin eta zer goza Azkoitian.
Hona hemen, Erlo Telbistak egindako Salbearen bideoa:
https://vimeo.com/229980997
Hona hemen gaur eguerdiko irudi bilduma:
[flickr_set id="72157684857846251"]
Hona hemen datozen orduetako eta egunetako egitaraua:
GAUR, ABUZTUAK 14
– 17:00: Haur parkea plazan (puzgarriak, gazteluak…).
– 19:00: Pixie & Dixie Band musika kale ikuskizuna.
– 19:50: Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak,
Alkate Soinua joko du.
– 20:00etan, Herritarrek, Parrokian, Ignacio Busca Sagastizabalen
Salbea (7ahotsetara) eta aita Nemesio Otañoren
Ave Maria (5 ahotsetara) abestuko dituzte. Amaitzeko, Mariano Garciaren
Ama Birjinaren edertasun abestia eskainiko dute.
– 22:30ean: Plazan, Garilak 26 taldearekin dantzaldia.
BIHAR, ABUZTUAK 15
– 09:30: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
– 10:00: Herriko Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.
– 10:50: Udalbatzari Parrokiara lagunduz Herriko Musika Bandak, Txalkor txistulari taldearen laguntzaz,
Alkate Soinua joko du.
– 11:00: Meza Nagusia.
– 13:00: Kontzejupean, Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak kontzertua eskainiko dute.
– 17:00: Gurea pilotalekuan, pilota partidak: 1. partida: Arretxe-Urretabizkaia vs Ugalde-Erostarbe; 2. partida: Bengoetxea VI.a–Albisu vs Ezkurdia-Rezusta.
– 17:30: Trenbidearen Zumardian, zezen txikiak eta poniak.
– 19:00: Rockbox musika kale ikuskizuna.
– 20:00: Eliza atarian, Azkoitiko Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia.
– 20:00: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
– 22:30: Herriko Plazan, VII. Film laburren lehiaketa. Gaia:
Parodiak.
– 23:45: The Uski’s taldearen emanaldia, plazan.
ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA
– 09:30: Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
– 10:00: Txalkor txistulari taldearen kalejira.
– 10:50: Udalbatzari Parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak,
Alkate Soinua joko du.
– 11:00: Meza Nagusian.
– 11:00: Eltziegoko Dultzaineroen laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.
– 12:15: Ohiko Aurreskua, Herriko plazan.
– 13:00: Kontzejupean Azkoitiko Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua.
– 14:00: Haur eta gurasoen bazkaria Ikurrinaren plazan.
– 16:00: Zezen karretoiarekin kalejira, Herriko plazatik irtenda.
– 17:00: Balda plazan, Gazteentzako Jolas dinamikoak.
– 17:00: Eliza atarian, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna, publiko guztientzat.
– 20:00: Eliza atarian, Sahatsa Dantza Taldeko kide eta herritarron partaidetzarekin, plaza dantzak.
– 23:00: Baztarrikaldetik, Piroteknia Zaragozana etxearen eskutik, suzko erroberak.
– 23:30: Plazan, Paseepartout eta Hesian taldeen kontzertua.
– 23:00-02:00: Eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta, stand bat jarriko da Alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko.
ABUZTUAK 17, OSTEGUNA
– 09:00-10:00: Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVI. Inazio Iriarte margo lehiaketako zigilu jartzea, Torre Zuri Erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zuri Erakustokian.
– 09:30: Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira.
– 09:30: Plaza Berrin, Gipuzkoako Blonda Lehiaketa.
– 11:00: Herriko trikitilari gazteen kalejira.
– 12:00: Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.
– 12:00Herri kirol jaialdia, Herriko plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza.
Aizkolariak: Txikia IV – Otaño – Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork kolpe gutxiagotan ebaki).
Harri-jasotzaileak: Mendizabal III – 180 kiloko errektangularrarekin. Guzta – 180 kiloko errektangularrarekin. Aizkolariak: Txikia IV – Otaño – Larrañaga – Eloy Corchero (Enbor bat nork azkarrago ebaki) Froga mistoa: A taldea: Otaño, Txikia IV eta Guzta. B taldea: Eloy Corchero, Larrañaga eta Mendizabal III. (Aizkolariek bina enbor ebakiko dituzte txanda librean. Harri-jasotzaileek 113 kiloko kubikoari 5 jasoaldi emango dizkiote). Guztira: 8 enbor eta 20 jasoaldi. Eneko Saralegik 5 metroko altueran enborra moztuko du. Harri-jasotzaileak: Guzta – Mendizabal III (100 kiloko bolarekin agurra).
– 12:30: Parrokian, Jubilatuen meza.
– 14:30: Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten 32 herritar omenduko dira aurten.
– 18:00: Balda plazan, dantzari bikote gazteen txapelketa.
– 18:00:
Karpa Misteriotsua magia ikuskizuna, Herriko plazan.(hiru saio izango dira)
– 19:30: Torre Zuri erakustokian, Inazio Iriarte XXXVI. Margo lehiaketaren sari banaketa.
– 22:00: Balda Plazan, Elizagoien ahizpekin erromeria.
– 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
– 23:00: Balda plazan suzko zezena. Ondoren, erromeriak jarraituko du.
ABUZTUAK 18, OSTIRALA
– 11:00: Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVI. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
– 14:30: Bazkari herrikoia, plazan.
– 17:30: Herriko kaleetan Brincadeira batukada taldea.
– 17:30: Balda plazan, Apar festa.
– 18:30: Plaza Berrin zezenak.
– 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.
– 22:00etan, Herriko plazan Trikizio taldearekin dantzaldia.
ABUZTUAK 19, LARUNBATA
– 22:00: 9. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.